
Gedar.eus
842 subscribers
About Gedar.eus
Gedar Langile Kazeta
Similar Channels
Swipe to see more
Posts

🗞️ Aktualitatea gedar.eus-en: 📌 *Azken urte erdian jasandako "infernua" salatu dute BSHko langileek* Ezkirozko fabrikaren itxieraren aurkako kontra-txosten bat prestatzen ari dira langileen ordezkariak. Hilaren 25ean izango da hurrengo bilera enpresarekin. ➡️ https://labur.eus/q0tlqocs


📌 *Larunbatean, Durangoko Gaztetxe berriaren alde mobilizatzera deitu dute* Hurrengo asteazkenean, epaiketa azkar batean deklaratu beharko du Kaletik Gaztetxera asanbladako kide batek. Herenegun eman zuten Gaztetxearen irekieraren berri. ➡️ https://labur.eus/n0gifiva


Poliziak atxilotua balego bezala eta gizarte-zerbitzuetako atzeko atetik ezkutuan ateraraziz: hala eraman dute Sadaha hotel batera, etxegabetua izan ostean. *Behartu egin dute hotel-logela baten proposamena onartzera*, presioa eginez eta bizitoki-alternatiba errealik eskaini gabe. Zuzeneko jarraipena: ➡️ https://labur.eus/5fqejd0w


🔴 *"Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko"* Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko. ➡️ https://labur.eus/p9baixmv


🔴 *Ehunka emakume bildu dira Donostian, oldarraldi erreakzionarioaren aurka* Emakume Langileon Topaketa bat egin zuen Itaiak larunbatean. Matxismoaren eta faxismoaren aurka antolatzeko beharra azpimarratu eta hurrengo urteetako erronken inguruan hausnartu zuten. ➡️ https://labur.eus/i2kpdmdi 📌 *Gasteizen, Marbellan izandako azken erailketa matxista salatu dute* ➡️ https://labur.eus/sphx4dml


🗞️ Jarraitu aktualitatea: *Israelgo Estatuaren eta Iranen arteko guda areagotu da: 230 hildako baino gehiago hiru egunetan* Ostiraletik hona, misil eta bonba bidezko erasoetan 224 pertsona hil dira Iranen, eta hamahiru estatu sionistan. Ez dago su-eten baterako zantzurik. ➡️ https://labur.eus/byz2f7ll

✍️ *_Turismoaren negozioa: hurbilpen bat_*, Iker Narbona Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako Iker Narbonaren kolaborazio-testua: turismoaren negozioaren tamainaz, turistifikazioaren kontzeptuaz, Estatuaren rolaz eta negozioaren aurkako borrokaz aritu da. Euskaraz: ➡️ https://labur.eus/um912zuq Gazteleraz: ➡️ https://labur.eus/wle1rydu


🗞️ Jarraitu aktualitatea gedar.eus-en: 📌 *Iranen eraso masibo bat egin du Israelgo Estatuak: instalazio nuklearren eta goi-karguen kontra jo du* ➡️ https://labur.eus/p8sglpa4 📌 *Iranek ehun drone baino gehiago jaurti ditu Israelgo Estatuaren aurka, azken erasoari erantzunez* Teheranek dio, gainera, Israelgo Estatuaren programa nuklearrari buruzko dokumentu konfidentzialak dituela. ➡️ https://labur.eus/ppwvizwm


📌 *PSOEren eskandalua: erreakzioak Euskal Herrian* PSNren, EH Bilduren eta EAJren orain arteko adierazpenak jaso ditugu. ➡️ https://labur.eus/c5uph2lj
