
Pantailak Euskaraz
275 subscribers
About Pantailak Euskaraz
🎬📺 Pantailetan euskararen presentzia bultzatzeko herri ekimena 💻🎮
Similar Channels
Swipe to see more
Posts

🏠Gaur arratsaldean Donostiako Guardetxean egongo gara Alde Zaharreko Gazte Asanbladarekin batera! Euskal Zinemaren eta pantailetan euskarak bizi duen egoeraren inguruan hausnartuko dugu elkarrekin. Anima zaitezte! 😉 #pantailakeuskaraz #hitzaldia #donostia #guardetxea #euskalzinema #guztionbultzadaz


🎬 ADI! Hemen #Pantailaldia|n ikusteko aste honetan euskaraz estreinatu diren edukien gomendio sorta Gaizka Izagirre, HamaikaTB eta Pantailak Euskarazen eskutik! Euskaraldian ere gozatu zinema eta telesailik onenak euskaraz! 🔥🍿🎬 #pantailakeuskaraz #euskaraldia #estreinaldia #gaizkarengomendioak #guztionbultzadaz

🎬 ADI! Hemen duzue aste honetan plataformetan euskaraz estreinatu diren edukien gomendio sorta Gaizka Izagirre, HamaikaTB eta Pantailak Euskarazen eskutik! Gozatu zinema eta telesailik onenak euskaraz! 🍿🎬 #pantailakeuskaraz #gaizkarengomendioak #estreinaldiak #plataformak #filmak #telesailak #euskaraz #gaizkaizagirre #guztionbultzadaz

🎬 Eusko Jaurlaritzak film eta telesailen ekoizpenerako dirulaguntzak handitu ditu, ia 9M €-ra iritsiz. Eta zati handiena euskarazko edukiak ekoizteko izango da gainera. Albiste oso pozgarria da, jarrai dezala Jaurlaritzak bide horretatik. Baina euskaraz ekoiztea soilik ez da nahikoa zinema aretoetan euskararen presentzia indartzeko. Nazioarteko film arrakastatsuak zinemetarako euskaraz bikoizteko laguntza sendoak ere beharrezkoak dira, eta bide horretan pausoak ematea eskatzen diogu Jaurlaritzari. 🎬 #pantailakeuskaraz #euskalzinema #ikusentzunezkoak #dirulaguntzak #ekoizpena #euskojaurlaritza #guztionbultzadaz


🔥 ADI! Euskal telesail berri bat estreinatuko da gaur Primeran plataforman! 🥳 'Desagertuta' telesaila da, euskal aktore ezagunez betea eta egundoko itxurarekin dator! 😱 Gaur 21:00etan lehen bi atalak igoko dituzte plataformara, eta datozen asteetan atal berri bat astero. Etzazue galdu!!! 🔥 #pantailakeuskaraz #estreinaldia #desagertuta #primeran #telesaila #euskaraz #euskaltelesailak #guztionbultzadaz

🎬 ADI! ZerNonIkusi-ko lagunek Movistar+ plataforma eguneratu dute katalogoan! 🙌🏽🥳 Ia 350 eduki topatu ditzakezue euskaraz plataforman (gehienak azpititulatuak) gaur egun. Hemen topatuko dituzue eduki guztiak: https://zernonikusi.eus/katalogoa/movistar-plus Zabal dezagun lau haizetara Movistar+eko erabiltzaileek jakin dezaten! 📡😉🎬 #pantailakeuskaraz #zernonikusi #movistarplus #euskaraz #katalogoa #euskara #eguneraketa #guztionbultzadaz


🎬 ADI! Hemen duzue aste honetan plataformetan euskaraz estreinatu diren edukien gomendio sorta Gaizka Izagirre, HamaikaTB eta Pantailak Euskarazen eskutik! Gozatu zinema eta telesailik onenak euskaraz! 🍿🎬 #pantailakeuskaraz #gaizkarengomendioak #estreinaldiak #plataformak #filmak #telesailak #euskaraz #gaizkaizagirre #guztionbultzadaz

🎬 ADI! Netflixek bere proiektu anbiziotsuenetako bat euskaraz bikoiztua estreinatuko du! 🥳😍 Guillermo del Toro handiaren 'Frankenstein' filma azaroan estreinatuko da NetflixES eta NetflixFR|en. Hemen aurrerapena gure hizkuntzan, zabal dezagun 4 haizetara! 📡🎬 #pantailakeuskaraz #estreinaldia #netflix #frankenstein #guillermodeltoro #euskaraz #bikoiztua #guztionbultzadaz

📰 Elkarrizketa oso interesgarria gure kide Ioritz Gonzalezi pantailei eta euskarari buruz 'Guka' Urola kostako hedabidean. 📰 🔗 Irakurri erreportaje osoa hemen: https://guka.eus/urola-kosta/1747649867647-pantailetan-bai-ala-inon-ez


📡 Adi! Igande eguerdian Gasteizen egongo gara! ☺️ Euskaraldiaren testuinguruan 'Urak Eginen du Bide' dokumentalaren emanaldia eta euskarazko baliabideen inguruko tailerra izango ditugu helduentzat. Eta haurrek bitartean 'Orion eta Iluntasuna' filmaz gozatuko dute euskaraz. Eman izena hemen: http://www.labur.eus/ZETPantailakEuskaraz Anima zaitezte! 😉📡 #pantailakeuskaraz #euskaraldia #hitzaldia #urakeginendubide #dokumentala #orionetailuntasuna #gasteiz #guztionbultzadaz
