
Ondarroako Udala
February 18, 2025 at 12:18 PM
โซ๏ธ ๐
๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐ ๐๐
Felix Beristain Amallobieta (1937ko uztailaren 16a) ondarroar pintorea hil da 87 urte zituela, gaur goizean.
Ondarroako herria eta herritarrak gehien margotu zituen margolaria izan da.
Valentin de Zubiaurreren aholkuak jaso zituen hastapenetan Beristainek eta 17 urterekin egin zuen lehen erakusketa, Eibarren. Gero, Bilbon, Akizen, Pauen, Tolosan, Alemanian, Bordelen, AEBn eta beste hainbat tokitan ere erakutsi zuen bere lana.
Lehen garaian, batez ere kostunbrismoa landu zuen. Poskubismoa, abstrakzioa eta hiperrealismoa ere landu zituen gero. Ondarroako itsas herriko jarduna eta lekuak, Marokoko paisaiak zein Veneziako inauterietako eszenak bildu zituen bere koadroetan.
Duela hiru hamarkadatik Arabako Sarrian (Zuia) bizi zen eta azken hatseraino egon da lanean. Iaz, โFelix Beristain Amallobieta, azken euskal kostunbristaโ dokumentala aurkeztu genuen jaioterrian bere ibilbidea omentzeko.
๐๐๐จ๐ฅ๐ฎ๐ฆ๐ข๐ง๐๐ค ๐๐ญ๐ ๐๐๐ฌ๐๐ซ๐ค๐๐๐ ๐๐ฌ๐ญ๐ฎ ๐๐๐ง๐ ๐๐ญ๐ฑ๐๐ค๐จ ๐๐ญ๐ ๐ฅ๐๐ ๐ฎ๐ง๐๐ข, ๐ฎ๐๐๐ฅ๐๐ซ๐๐ง ๐๐ญ๐ ๐ก๐๐ซ๐ซ๐ข๐๐ซ๐๐ง ๐ข๐ณ๐๐ง๐๐๐ง.
๐น๐๐พ๐ป๐ป๐ช๐ด ๐ฐ๐ธ๐๐ธ ๐ฑ๐ช๐ป ๐๐ช๐ฒ๐ฝ๐๐ช๐ต๐ช, ๐๐ฎ๐ต๐ฒ๐.