Musikaia Musika Eskola- Lekeitio
February 24, 2025 at 10:08 AM
❗️ADIN TXIKIKO IKASLEEN GURASOENTZAT OHARRA:
*1. EBALUAZIOKO TXOSTENAK*
Gaur goizean 1. ebaluazioko txostenak bidali zaizkizue emailetara. Matrikulatutako ikasgai bakoitzeko txosten bat, bakoitza mezu batean.
👉🏽 Mezuak EZ dira erantzun behar
👉🏽 Mugikorrean deskargatzen badituzue txostenak (pdf formatuan daude), mugikor batzuek ez dizute beste pdf bat deskargatzen utziko aurrekoaren izena aldatu arte. Beste mugikor batzuetan ez duzue arazorik izango. Arazoa duzuenok, edo aurrez deskargatutako pdf-ei izena aldatu edo gailu ezberdin batetik probatu txostenak deskargatzen.
*TUTORETZAK*
Gaurtik hasi eta barikura bitarte, MUSIKA TRESNETAN matrikulatuta adin txikikoen gurasoentzat tutoretza tarteak eskainiko dira:
👉🏽 Ez da derrigorra azaltzea, baina irakaslearekin zuzeneko harremana eta gertutasuna sortzeko asmoz, gomendagarria da tutoretza ordura agertzea.
👉🏽 Tutoretza ordua, aste honetako ikasleen tresnako ordutegi barruan egingo da, hasierako edo amaierako 5-10 minutuetan, klasean bertan.
👉🏽 Tutoretza ordua, musika tresnako ebaluazioaz mintzatzeko tartea izango da soilik.
🎺 Tronpeta eta tronboiko adin txikiko ikasleen gurasoek, martxoak 10eko astean izango dituzue tutoretzak, zuzenean jakinarazi zitzaizuen bezala.
Zalantzak badituzue, deitu edo idatzi Zuzendaritzara.