Musikaia Musika Eskola- Lekeitio
February 27, 2025 at 02:55 PM
❗️ *EBALUAZIO TXOSTENEN OHARRA*
Aste hau nahiko korapilatsua izaten ari da gai honekin. Astelehenean esan genizuen bezala, errore informatiko bat izan genuen eta bidalitako txosten guztiak ez zitzaizkizuen iritsi.
Atzo gauean konpondu zuten errorea. Ordu bakoitzeko mezu kopuru bat bidaltzeko muga daukagu. Beraz, gaur-bihar artean gutxinaka guztiak bidaltzen joango gara.
👉🏽 *Bidalketa denak amaitzerakoan, mezu bat idatziko dugu kanaletan eta estadoan.*
Sentitzen ditugu sortutako eragozpenak, guretzat ere deserosoa izaten ari da eta lan karga handia suposatzen ari zaigu.
Hurrengo ebaluaziorako beste estrategia bat erabiliko dugu, berriro gerta ez dadin.
Datorren astean jai dugunez, ebaluazio txostenen inguruan zalantzak badituzue, martxoak 10etik aurrera erantzungo dizuegu.