
Tabakalera - Artea | Arte
May 16, 2025 at 07:53 AM
Hemen da #immaterial2025 🔥 artearen, pentsamenduaren eta musikaren bidez digitalaren paradigma berriak aztertzen dituen jaialdi esperimentala da.
Jaialdiak, “Kolapso baterako paradigmak” izenburupean, mundua ulertzeko erabiltzen ditugun eredu zientifiko eta sozialak krisialdietan nola eralda daitezkeen hausnartzeko aukera emango du, praktika artistikoen bidez ikuspegi eta etorkizun berriak irudikatzera gonbidatuz. Hainbat egunetan zehar, Tabakalerak eta Dabadabak askotariko programazioa hartuko dute solasaldi, aurkezpen, podcast, performance eta kontzertuekin. Bertan, teknologiak gaur egun duen papera eta haren eragin estetiko, sozial eta politikoa aztertuko dira.
Info+ eta sarrerak: https://lnkd.in/dhrp6tj8
