
Abotsanitz
May 28, 2025 at 08:24 AM
TERRAZEN ORDENANTZA, BEHARREZKOA ETA ZENTZUZKOA
✅Biharko udalbatzan, hasierako onarpenera eramaten den Terrazen Ordenantza, duela urteak egin beharreko zerbait izan behar zuen, bizilagunek hala eskatuta ezinegonak jota.
⛱️Hondarribia bezalako hiri-turistiko batek, urtean 190.000 turista inguru jasotzen dituenak, terrazen ordenantza bat ez izatea ulergaitza da. Bilbo, Donostia, Zarautz edota Getaria bezalako herriek aspalditik dituzte ordenantzak.
💚Are gehiago kontuan edukita ordenantza honen helburu nagusiena bai ostalariak baita herritarrak blindatzea dela edozein egoeraren aurrean.
🤝Abotsanitzetik, ausardia adierazi behar diogu Udal Gobernuari, 2023ko hauteskunde-kanpainan esana, egi bihurtuko duelako, presio eta kriminalizazioaren gainetik, bai eta ordenantzaren parte hartze fasea nabarmen zabalduaz, ostalaritza, bizilagun eta eragile ezberdinekin oreka bat bilatzeko helburutan.
https://www.abotsanitz.eus/2025/05/28/terrazen-ordenantza-beharrezkoa-da-zentzuzkoa-eta-arraroena-oraindik-ere-ez-egotea-zen/