NAFARROA OINEZ
June 16, 2025 at 08:02 PM
Paz de Ziganda ikastolatik, mezu honen bidez, eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu maiatzaren 26tik 29ra bitartean antolatutako elikagaien bilketan izan duzuen eskuzabaltasunagatik eta hartu duzuen konpromisoagatik. "Buruz, bihotzez, ELKARTASUNEZ, oinez!" leloari esker, zuen inplikazioa — bai dohaintzan, bai antolakuntzan — eredugarria izan da. Elkarrekin, elikagaiak biltzea lortu dugu eta, dagoeneko, banatzen ari dira Paris 365 lankidetzarekin batera.
Ahalegin kolektibo hau ikastolen sareak elkartasunaren eragile gisa duen boterearen eta garrantziaren lekuko da. Parte hartu dugun ikastoletako bakoitzak gure aletxoa eman dugu erantzun bateratua sortzeko eta erakutsi dugu batasunak eta talde-lanak alde nabarmena izan dezaketela gure erkidegoan.
Guztion ahaleginari esker, jantoki sozialaren behar gero eta handiagoei erantzun zaie. Bideo bat bidaltzen dizuegu, non Paris 365ek bere eskerrik beroenak ematen dizkigun. Mila esker elkartasunaren indarra bizirik mantentzeagatik!