Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
February 3, 2025 at 03:28 PM
Arratsalde on! Astearen hasiera honetan, hiru ohar helarazi nahi dizkizuegu: * 🏢Hasteko, Etxebizitza alorreko bat: *Iurramendi kaleko belaunaldi arteko etxebizitza* ren proiektua garatzen joateko, lau saio ireki egingo dira otsailetik apirilera. *Lehena, bihar, asteartea.* Biharko saioan, proiektua gazteen ikuspegitik landuko da. Topagunean izango da, 18:30ean. Hemen gainerako egitaraua: https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/hirigintza/iurramendi-kaleko-belaunaldi-arteko-etxebizitzaren-proiektua-gazteen-ikuspegitik * * 🚧 *Obrak* : Iurramendi kalean jarraituz, etxebizitzak egiten ari den eraikuntza-enpresak kanalizazio lanak egin behar ditu Iurramendi eta Paper Kalearen arteko biribilgunearen ondoan. ⚠️ Errepidearen zati bat behar dutenez, *ibilgailuen pasabidea txandakakoa* izango da. Arreta, beraz, hortik pasa behar baduzue. * Ostegunean urteko lehen *osoko bilkura* egin zen. Albistean laburtu ditugu hartu ziren *erabaki nagusienak* . 🚍Nabarmenena da *Hiribusa* kudeatzen duen enpresari, zehapena aplikatzeko espedienteari hasiera ematea onartu dela, zerbitzu-kontratuan jasotako baldintzak ez betetzeagatik. https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/idazkaritza/zehapen-espedientea-hiribusa-kudeatzen-duen-enpresari Ondo bukatu eguna!
👍 1

Comments