Tolosako Udala | Euskara WhatsApp Channel

Tolosako Udala | Euskara

887 subscribers

About Tolosako Udala | Euskara

🔵 Tolosako Udalaren berriak, alertak, agendako hitzorduak...

Similar Channels

Swipe to see more

Posts

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/12/2025, 2:31:15 PM

Arratsalde on: - 🤲 *Zaintza*: Tolosako Zaintza Ekosistemaren Diagnostiko Partekatua aurkeztu genuen atzo. Hemen ikusgai ondorio esanguratsuenak eta etorkizuneko erronkak 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/komunitatea-eta-gobernantza/tolosako-zaintza-ekosistemaren-diagnostikoa-aurkeztuta-eragileen - ⁠⚠️ *Trafikoko oharrak*: Sanjoanetako ekintzak direla eta, trafiko aldaketak eta etenak izango dira larunbatean eta igandean. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/sanjoanetako-ekintzak-direla-eta-trafiko-aldaketak-eta-etenak - ⁠🎸 *Tolosandblues*: jaialdiak zortzi emanaldi eskainiko ditu ekainaren 26tik 29ra. Hemen egitaraua 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/tolosandblues-jaialdiak-zortzi-emanaldi-eskainiko-ditu-ekainaren - ⁠🩰 *Dantza*: Garazi Egiguren Urkola tolosarraren ‘Argilunak’ kale-ikuskizuna, bihar, 22:30ean Plaza Zaharrean 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/garazi-egiguren-urkola-tolosarraren-‘argilunak’-kale-ikuskizuna - ⁠🪙 Tasak: Zenbait tasa ordaintzeko borondatezko epea zabalik da, uztailaren 7ra arte. Helbideratu gabe dituztenek, ekainaren 20ra bitarteko epea izango dute aldatzeko. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/ogasuna/zenbait-tasa-ordaintzeko-borondatezko-epea-zabalik Ondo izan!

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/9/2025, 12:31:59 PM

Kaixo, eguerdi on: - 🏗️ *Hirigintza* : Ospitalea, Gorriti plaza, San Esteban, Iurramendi kalea... herriko 18 proiektu zein egoeratan aurkitzen diren azaldu du Hirigintza Sailak. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/hirigintza/hirigintzak-esku-artean-dituen-proiektuekin-eman-dituen-aurrerapausoen-berri-eman - 🛠️ *Obra* : Bihar Berazubi eta Kondeaneko aldaparen arteko eskailerak berritzen hasiko dira. Adi, lanek irauten duten bitartean ezingo baitira erabili. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/obrak-zerbitzuak/berazubi-eta-kondeaneko-aldaparen-arteko-eskailerak-berritzeko-lanak - 📢 *Deialdia* : Hezkuntza eta Berdintasun Kontseiluen bilera irekiak izango dira datozen egunotan. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/bilera-irekia-antolatu-dute-hezkuntza-arloko-erronka-nagusiak Egun ona izan!

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/14/2025, 7:22:38 AM

✅ Montezkueko bidea irekita

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/13/2025, 10:09:11 PM

⚠️ Urak gainezka egin du herriko puntu askotan. Bereziki arazo ugari sortu dira Larramendi, Amarotz, Iparragirre, Kondeaneko Aldapa eta San Esteban inguruetan. Udaltzaingoak ibilgailuak ez hartzeko gomendioa egin du, eta norbere segurtasuna lehenesteko eskatu du. Ekidin bereziki Larramendi ingurua, pasabidea erabat moztuta dago ibilgailuentzat. Baita Kondeaneko Aldapa eta Izaskun auzo ingurua ere. Laguntza behar izatekotan, edo larrialdiren batean bazaude, deitu 943 67 5858 telefonora.

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/4/2025, 4:20:37 PM

Kaixo, arratsalde on! Hemen azken egunotako berriak: - 🏀 *Patioak* : Herrikide ikastetxeko jolastokia ere irekiko da asteburuetan. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/herrikide-ikastetxeko-patioa-ere-irekiko-da-asteburuetan - 🤲 *Zaintza* : Tolosako Zaintza Ekosistemaren Diagnostiko Partekatua aurkezteko ekitaldia izango da, ekainaren 11n. Tolosako zaintza-beharrak modu integralean aztertu eta identifikatu dira, modu parte hartzailean. Ondorio nagusien eta erronken berri emango da: 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/komunitatea-eta-gobernantza/tolosako-zaintza-ekosistemaren-diagnostiko-partekatua-aurkeztuko - 🚦 *Trafikoa* : Dama Berdeko biribilgunearen inguruko trafikoa arintzeko semaforoak itzali dira; oinezkoen segurtasuna indartzeko, berriz, argiztatutako seinaleak eta oztopoak jarriko dira errepidean 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/udaltzaingoa-herritarren-segurtasuna-mugikortasuna-eta-garraioa/dama-berdeko-biribilgunearen - ⚖️ *Osoko bilkura:* Hemen maiatzeko plenoko erabakien laburpena: 3,7 milioi euroko kreditu aldaketa onartu du udalbatzak. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/idazkaritza/maiatzeko-osoko-bilkura-37-milioi-euroko-kreditu-aldaketa-onartu-du-udalbatzak - 🎞️ *Zinea* : Zinezaleen iritziak bilduko ditu Kultura Sailak 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/zinezaleen-iritziak-bilduko-ditu-kultura-sailak Ondo bukatu eguna

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/14/2025, 5:25:24 AM

Egun on. Atzoko euriteen ondoren, honakoa da egoera: - Larrialdi zerbitzuak eta Herri Babeseko boluntarioak lanean aritu dira gau osoan zehar, ur-bonbekin ura xurgatzen eta bideak garbitzen. Une honetan ia bide gehienak zabalik daude. ❌ Montezkueko bidea (Soldadu kalera bidean), San Esteban 50 parean eta Zumain tunela (Apattara doana) itxita daude. - ⚠️Luiziak izan dira herri bide batzuetan. Horregatik Udaltzaingoak arreta eskatzen du zenbait puntutan: Izaskunerako igoeran (klinikako aldapan), Pisuaga baserriaren inguruan, Aldabarako bidean, Iparragirre auzotik San Blas auzora igotzeko aldapan, eta landa-auzoetako bideetan. - 🚸Oinezko bide eta espaloi ugari lokaztuta daude. Garbiketa zerbitzuak lanean dabiltza jada, nahiz eta kosta egingo den egoera bere onera itzultzea. Horregatik, ahal den neurrian, lokaztutako guneak ekiditeko dei egiten da. - 🅿️ Ezohiko egoera izanik, zenbait plazatan aparkatzea baimenduko da, bihar arte. - 🚨 Udaltzaingoaren telefonoa (943 67 58 58) laguntza edo larrialdi kasuetarako bakarrik erabiltzeko eskatzen da. Goizean zehar bestelako argibiderik beharko balitz, jarraituko dugu horien berri ematen.

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/14/2025, 7:47:11 AM

❌ Berazubi estadioko gimnasioa itxita

Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/14/2025, 7:24:50 AM

Ohar hau helarazi du Oargi Mendi Taldeak, T2T-T3T lasterketen harira

Post image
Image
Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
6/5/2025, 12:35:16 PM

Kaixo, eguerdi on! - 🔥 *Sanjoanak* : Gaur aurkeztu ditugu egitaraua, kartela eta txupinazoa botatzeko ardura izango dutenak. Informazio osoa hemen 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/tolosa-sanjoanak-bizitzeko-prest - 🍃⚠️ *Oharra* : Datorren astean sastrakak moztuko dituzte herriko zenbait puntutan, eta leku batzuetan ezingo da aparkatu: Olarrain, Izaskungo aldapa, San Esteban... hemen informazio osoa, egunez egun 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/obrak-zerbitzuak/sastrakak-kentzeko-lanak-datorren-astean Egun ona izan!

👍 1
Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
5/29/2025, 11:06:00 AM

Kaixo, arratsalde on! Abisu zarrapada bat: - 💧 *Usabal* : Igandean zabalduko da kanpoko igerilekua, irailaren 20ra arte. Hemen berrikuntzak eta ordutegi aldaketaren xehetasunak. Jarduera eskaintza zabala ere izango du 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kirolak/igandean-abiatuko-da-usabal-kiroldegiko-udako-kanpaina - 🎾 *Berazubi estadioa* : tenis pistak konpontzeko lanak abiatu dira aste honetan. Aste batzuetan ezingo dira erabili. 👉https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kirolak/berazubi-estadioko-tenis-pisten-zorua-aldatzeko-lanak-abiatuko-dira-bihar - 🎵 *Musikherria* : Larunbat honetan ospatuko da. Tolosako auzo eta kale askotara iritsiko da musika. Hemen egitaraua 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/20-musika-talde-batuko-ditu-musikherriak-kaleko-musikaren-festak - 🎺 *Musika eskola* : izena eman nahi? Matrikula kanpaina martxan da jada. Hemen datak eta egin beharrekoak: 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/astelehenean-abiatuko-da-eduardo-mocoroa-udal-musika-eskolako - 📚 *Euskaltegia* : Kasu honetan aurretiaz izena emateko epea zabaldu da. Irailean izango da matrikulazio garaia. Hala ere, orain izena ematen dutenek lehentasuna izango dute. Hemen informazio guztia 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/astelehenean-irekiko-da-aitzol-udal-euskaltegian-aurretiaz-izena - 🧠 *Adinekoak* : Ekaina eta abendua bitartean, kognizio-kaltearen prebentziorako estimulazio-saioak izango dira Tolosan. Arrakasta izan zuten iaz. Izen-ematea zabalik da: https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/gizarte-zerbitzuak-eta-osasuna/ekaina-eta-abendua-bitartean-adinekoen-kognizio-kaltearen Egun ona izan!

👍 2
Link copied to clipboard!