
Tolosako Udala | Euskara
February 10, 2025 at 01:23 PM
Kaixo! Hementxe gaurko oharrak:
- ⚾ *Beotibar pilotalekuko sarea* berritzeko lanak abiatu dira gaur goizean. Sarea bera berritu ez ezik, sistema ere aldatuko da. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kirolak/beotibar-pilotalekuko-sarea-berritzeko-lanak-martxan
- ✏️ Gogoan izan gaur zabaldu dela Inauterietan zezen-plazara txarangen atzetik saltoka sartzeko *gonbidapenen zozketan izena emateko* epea. Esteka honetatik egin dezakezue nahi duzuen egunerako: 👉https://www.tolosakoudala.org/inauteriak/zozketa.php Bide batez, eta aurtengo kartela aurkeztu eta gero, Inauterien orrialdea eguneratu dugu. Hemen joango gara eduki guztiak jartzen, dena eskura izan dezazuen: http://udala.tolosa.eus/inauteriak
- 🎟️ ‘ *Irabazi arte* ’ telesailaren denboraldi berriaren estreinaldia izango dugu Leidorren. Larunbatean izango da emanaldia, 17:00etan, eta doako gonbidapenak gaur arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dira. https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/%E2%80%98irabazi-arte%E2%80%99-telesailaren-denboraldi-berriaren-estreinaldia
Ondo izan!