Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
February 21, 2025 at 02:21 PM
Kaixo! Abisu pare bat asteburuari begira: - ⚠️🚗 *Trafikoa* : Bihar, 10:30-12:30 bitartean Rondilla kaleko trafikoa etengo da, Aiz Orratz-Veleta elkartearen haur jaialdiko kalejira egiteko, pailazoekin, txarangarekin eta erraldoi eta buruhandien konpartsarekin batera. Kalejira amaitzean zabalduko da berriro ere. - 🚌 *Autobus geltokiak* : Trafiko eten horien ondorioz, *Lurraldebuseko autobusak ez dira Rondillatik eta San Frantzisko pasealekutik pasako*. BU 07, 08 eta 09 lineetako geltokiak Arramelen, Santa Klaran eta zezen-plazan izango dira. - 📽️🏔️ *Mendi Tour 2025* hemen da! Inauteri ostean izango da aurtengo edizioa (martxoak 10-12). Gaur aurkeztu dugu egitaraua, eta sarrerak eta bonuak dagoeneko salgai daude. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/oreka-tolosakoek-nerbioiko-urjauzian-egindako-high-line Asteburu on eta gozatu Kalderero eguna🔨!
👍 1

Comments