Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
February 24, 2025 at 06:38 PM
Kaixo! Aste honetan Inauteriei begirako ohar praktikoak bidaltzen joango gara: - ♻️ *Hondakinen bilketa* Inauterietan: *36 edukiontzi gehiago* jarriko dira festa gune nagusienetan, Inauterietan kaleak garbiago izateko helburuarekin, eta jende gehiago arituko da lanean kale garbiketan. Azken urteetan bezala, ohiko edukiontziak handiagoengatik aldatuko dira. Aldaketa Ostegun Gizen goizean egingo da. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/obrak-zerbitzuak/36-edukiontzi-gehiago-jarriko-dira-festa-gune-nagusienetan-inauterietan - 👮*Segurtasuna* : Herritarren segurtasuna bermatzeko eta delituak ekiditeko lanak areagotuko ditu Udaltzaingoak. Igandetik asteartera, *gaueko gune egonkorra izango du Udaltzaingoak, Trianguloa plazan* jarriko den karpa batean. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/udaltzaingoa-herritarren-segurtasuna-mugikortasuna-eta-garraioa/herritarren-segurtasuna - 🚗 *Trafikoa* : Berehala bidaliko ditugu trafikoari dagozkion gogorarazpenak. Gogoan izan bihar *goizean goizerako hustu beharko dela Geltoki plaza* , barraken montajea hasiko baita. - ⚒️ *Amaiur Parkea* : Herri lanetako brigadak bukatu ditu parkeko lurra berritzeko lanak. Egurrezko pasabidea kendu du, irristadak ekiditeko eta hondakinen pilaketa saihesteko. Inauteri ondoren konponduko dira parkeko elementuak. Ondo bukatu eguna!
👍 1

Comments