Hondarribiko Udala
February 8, 2025 at 10:44 AM
🎥 Gaur, Hondarribiko 30. Euskal Azokaren baitan joan den abenduan egin ziren ekintzen laburpen bideoa dakarkizuegu!
Udaleko Euskara Arloaren eskutik antolatutako azokak euskaraz egindako liburu, eleberri grafiko, musika eta bestelako sormen produktuen nobedadeak ezagutzeko eta erosteko aukera eskaini zigun.
🤗 Mila esker bizilagun guztiei eta azoka posible egiten lagundu gaituzuen artista eta langile guztiei!! 👏
🔗 Ezagutu Hondarribiko Euskal Azokari buruzko informazio gehiago https://www.hondarribia.eus/eu/euskal-azoka-2024 helbidean.