
Gasteizko IKA
February 5, 2025 at 07:57 AM
🟡 Lehenik eta behin, kontatu zure lagunei *MATRIKULA IREKITA* daukagula oraindik Gasteizko IKAn, *otsailaren 7a arte*, zurekin joan ahal izateko plan hauetara guztietara. Talde berriak sortuko ditugu eta urriko talde batzuetan sartzeko aukera ere badago. Eskaintza osoa hemen ➡️ *www.gasteiz.ika.eus*
Eta gero...
🎤🎸 *[Kontzertua]: Izaki gardenak*
Otsailaren 6an, ostegunean, 21.30ean. Jimmy Jazz Aretoan.
*Sarrerak:* https://sarrerak.jimmyjazzgasteiz.com/web/?menu=1162&pagina=entradas&item=52012&siteID=jimmyjazz
🎤🪗 *Otsahil Folk, Besaide+Azido Folkloriko*
Otsailaren 7an, ostiralean, 21.00etan. Errekaleor Auzoko gaztetxean.
_Lehenik, Besaide taldea alboka, zarrabete eta bestelako instrumentu zaharrekin erdi arora eramango gaituzte magiaz beteriko soinu sakonekin._
_Ostean, Acido Folklorico bikote bilbotarra izango dugu. Tekno industrial azidoa folkore ezberdinekin maisuki uztartuko dizkigute, instrumentu tradizionalekin eta sintetizadoreen soinuekin festa basatia eskeiniz._
🗣️⛰️ *[Hitzaldia]: GR-282 Artzaintza naturbidea, Aitor Intxaurragaren eskutik*
Otsailaren 8an, larunbatean, 19.00etan. Adurtzako gizarte etxean, Heraklio Fournier, 30.
_"Artzaiena bizirik irauten duen lanbide bat baino askoz gehiago da. Iraganeko bizibidea gaur egun ofiziobihurtuta._
_Zortzi parke naturak zeharkatu genituen eta iraganak keinu egin zigun sarritan_
_Bidean grabatutako irudiak, pasai ederrak, ikusitakoak, entzundakoak, ikasitakoak eta neure sakoneko hausnarketak dira bideo montai honen ardatzak"_
*Informazio gehiago:* https://adurtzakoak.wordpress.com/2025/01/30/adurtzatik-mundura/#jp-carousel-2785
🤹🏻♀️👩🏫 *[Tailerra]: Malabareak*
Otsailaren 9an, igandean, 17.15ean. Gazte espazioan, Jesús Apellaniz Margolaria, 2.
_12-18 urtekoentzat. Malabareak egiten ausartzen zara? Material ezberdinak izango dituzu eskura zure gaitasunak frogatzeko. Gainera malabare pelotak egiteko tailerra egingo dugu._
*Sarrera doan*
🎤🎸 *[Kontzertua]: Ohil*
Otsailaren 11n, asteartean, 20.30ean. Parral Tabernan, San Frantzisko Javier kantoia, 4.
_Ohil 2023ko udazkenean sortzen da aurretik Abereh, Arakil, Estricalla eta Iheskide bezalako taldeetan ibilitako Erik, Ibaiko eta Marioren eskutik._