
Gasteizko IKA
312 subscribers
About Gasteizko IKA
Gasteizko IKA euskaltegiaren informazio-kanala da hau. Euskara ikasten laguntzeko informazio interesgarria topatuko duzu bertan: artikuluak, azterketetarako deialdiak, dirulaguntzak nola eta non eskatu...
Similar Channels
Swipe to see more
Posts

*EKAINAK 5, OSTEGUNA* 🎥🎞️ *'Arduraz komunika dezagun' dokumentala. Euskal Emakume Zinegileak V. Zikloa.* Artium, 19:00etan. _Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du._ Sarrerak 3,5€ / 2€. Informazioa: https://www.artium.eus/eu/jarduerak/item/61947-filmategiaren-zikloak-euskal-emakume-zinemagileak-v *EKAINAK 6, OSTIRALA* 🎥🎞️ *'Umandi Ikastolaren ibilbidea'*. Dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia zuzendariarekin. Ignacio Aldecoa kultur etxean, 18:00etan. 🎭📚 *'Bigarrenez Aresti. Etorkizunaren aurrean'.* Gabriel Arestiren omenezko antzezlana, EKIDAren eskutik. Beñat Etxepare antzokian (Iparralde G.E.) 19:00etan. ...eta gainera... *TXAGOKO JAIAK!* Ekainaren 2tik 7ra. Txagorritxuko jai herrikoien egitaraua kontsultatzeko, hona jo: https://www.instagram.com/p/DKNCZO8q90c/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=MzRlODBiNWFlZA==

Egun on! 👋 Aste honetako agendIKAren eskaintza ez da oso zabala, baina, tira, anima zaitezte!

Egun on! 👋 ☀️ Udako solstizioa gertu dugu eta nabaria da egunak luzeagoak direla, baita gure energia ere. Hemen duzue plan batzuk egun polit hauek aprobetxatzeko!

Egun on! Eguraldi ona izango dugula aprobetxatuz, agendIKA honetako planak aire librean izango dira. Anima zaitezte eta disfrutatu!

Egun on! ☀️ Aste honetan *asteburuko agendIKA* utziko dizuegu, aprobetxatu udako eguraldia izango dugu eta! 🌸

*EKAINAK 12, OSTEGUNA* 🗣️🖼️🏠 *[BISITA GIDATUA] Errekaleor auzoa eta muralak* Errekaleorreko sarrerako murala, 18.30ean. _Errekaleor auzoko muralak eta auzoko sekretuak ezagutuko ditugu auzokide baten eskutik._ _Informazio gehiago eta izena emateko:_ https://geuelkartea.eus/ekitaldia/bisita-gidatua-errekaleor-auzoa-eta-muralak/ *EKAINAK 14, LARUNBATA* 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'LJ 75', Cia Barsanti* Santa Barbara plaza, 18.00etan. _Zer dago LJ75en atzean? Zeintzuk dira bere benetako asmoak? Nor dira oraindik inork ikusi ez dituen "eragin handiko sustatzaile" horiek?_ _Inguruan ditugun populismoen arriskuaz mintzo zaigu komedia hau. Ez, ez gara ari zuri buruz, lasai..._ _*Antzerkia. Umorea_ *Sarrera doan* 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'Marmarra', Atx teatroa* Arka plaza, 23.00etan. _Marmar beldurgarri baten mehatxua heltzen zaigu gizartearen ahots, desira eta ametsen artetik, oharkabe pizten eta handitzen doan marmarra, gure bihotzetan izenik gabe hazten ari den ezinegona. Gure erantzuna biziaren aldeko garrasi bortitza da._ _*Molde eszeniko berriak_ *Sarrera doan* *EKAINAK 15, IGANDEA* 🤹🏻♀️🎨🎸 *Araba Euskaraz jaia* Mendizorroza, Prado eta Armentia ikastola, egun osoa. _Arabako Ikastolen jaia. Aurtengoa, Bastida ikastola laguntzeko egingo da._ _Tailerrak, jolasak, herri kirolak, kontzertuak..._ *Doan. Ikusi egitaraua:* https://arabaeuskaraz.eus/sites/default/files/pdf_dokumentuak/2025-06/AE25-ESKUORRIA-Gasteiz.pdf 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'Manttalingo alaba'* Santa María plaza, 12.00etan. _Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu._ _2023ko Chanpourcin Ernestina saria irabazi zuen Manttalingo alaba liburuan oinarritutako abesti, dantza eta poema sorta._ _*Poesia. Musika._ *Sarrera doan*

*EKAINAK 18, ASTEAZKENA* 🎭🌸 *[ANTZERKIA] 'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?'* Jesus Ibañez de Matauko antzokia (Hegoalde gizarte etxea), 19.30ean. _Hiru pertsona, edo lau, hobeto esanda: Lucíak izugarrizko depresioa du, eta ondorioz, esperientzia bikario bat bizikodu Yoldiren (adimen urritasuna duen gazte zoragarri bat) bitartez. Yoldik José Manuel psikoterapeuta ospetsuaren landareak zainduko ditu; izan ere, garuneko paralisiadela-eta, erabateko mendekotasuna du orain. Psikiatrari beste inori ez dio esan harreman intimo oso berezia duela, norekin... eta adimen artifiziala den Alexarekin. Martina,psikiatra, misantropo xamarra da, eta ezin du gehiago. Ezin du bizitza jasan. Ez da alaba Lucíari laguntzeko gauza. Amore emateko zorian al dago? Agian, bai._ _Noski, hiruretako batek ere, barkatu, lauetako batek ere ez dakiezer besteei gertatzen zaienaz, ez haien desilusioez, ezhaien sekretuez; baina bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien gauzarik onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da._ _Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta, berriro elkarrekin, Sexpiertos/Sexberdinak eta gero, guztiok ditugun bakartasun eta ezintasun zein bizi ahalizateko jartzen ditugun maskaren inguruan umorez hausnartzeko._ **Sarrerak 15 euro balio du* *Informazio gehiago:* https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u3a1962_195d6025f4b__48fb *EKAINAK 19, OSTEGUNA* 🎨🎊👧🏻 *Joaldun tailerra haurrentzat |Judimendiko jaiak|* Judimendiko eskola, 17.00etan. 🎸🎤 *[KONTZERTUA] Trago bakoitzean |Judimendiko jaiak|* Tornay medikuaren plaza, 20.30ean. *EKAINAK 20, OSTIRALA* 📖🗣️ *Ane Arrugaeta ipuin kontalaria |Judimendiko jaiak|* Sefarad plaza, 17.30ean. 🎸🎤 *[KONTZERTUAK] Bertsio Gaua |Judimendiko jaiak|* Sefarad plaza, 23.00etan *EKAINAK 21, LARUNBATA* 🎸🎤 *KONTZERTUAK |Judimendiko jaiak|* Sefarad plaza, 23.00etan *EKAINAK 22, IGANDEA* 🏔️🚶🏻♀️ *[GEUREKIN MENDIRA] Irulegiko gaztelua* Beti Jai frotoiak, 08.30etan. - _Abiapuntua: Aranguren_ - _Iraupena: Egun osoa_ - _Altuera gorena: 891m_ - _Desnibel absolutua: 385m_ - _Luzera: 8,56km_ - _Arduraduna: Bego (665736661)_ *Informazioa gehiago:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/geurekin-mendira-irulegiko-gaztelua/ ⚠️ *JUDIMENDI JAIETAKO EGITARAU OSOA IKUSI NAHI BADUZU:* https://www.instagram.com/p/DKcu2XmKtPD/?img_index=1

*MAIATZAK 30, OSTIRALA* 🎬🍿*[ZINEZ] 'Handia'. Proiekzioa + solasaldia* 19.00etan, Florida Zinemetan. Handia, 2017. urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da. ZINEZ, euskarazko film-zikloaren eskutik filmaren proiekzioa eta Eneko Sagardoy aktorearekin solasaldi bat izango dugu. *Sarrera: 2€* *Informazio gehiago:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/zinez-handia/ *MAIATZAK 31, LARUNBATA* 🎤🎸*[Kontzertua] Moxal ta Miren Narbaiza* 13.30ean, HellDorado Aretoan, Venta de la Estrella 6. 'Nabar' Moxalen hirugarren lan luzea da. Gaur egun, Miren Narbaizak perkusioa, teklatu eta ahotsarekin laguntzen dio. *Sarrera: 12€* *Informazio gehiago:* https://helldorado.net/evento/moxal-ta-miren-narbaiza/ 🎤🎸 *[Kontzertuak] Halabedi Rock* 18.00etan, Gasteizko Gastetxean. Halabedi irratiko uhinetatik zuzenean Gasteizko Gastetxera, Halabedi Rocka! 6 banda, 6 estilo eta musika topagune egiteko hamaika arrazoi. Domeka, Bëlaño, Mehatxu, Humane, Buridan eta Birkit. *Informazio gehiago:* https://www.instagram.com/p/DHRTWo9KSQf/ 🎤🎸*[Kontzertua] Aingura* 20.00etan, Garraxi tabernan, Aiztogile kalea, 55. Nafarroako punk-rock taldea. *Sarrera doan*

https://youtu.be/LasRxQ3nkjA?si=0D_aUxKOc8pZEj2P 🗣️👂Euskaraldian milaka 'ahobizi' eta 'belarriprest' ibili dira kalean, baina Artazun, Nafarroako herri txiki batean, _belarribizi_ eta _ahoprestak_ ere badituzte. Oskar Alegria zuzendariaren film labur honetan Artazuko iragana, oraina eta geroa uztartzen dira, euskarak herrian eta herritarrengan utzitako arrastoa hizpide. Guri hunkigarria iruditu zaigu, eta hona ekarri nahi izan dizuegu. Hamar minututxo besterik ez dira. Ikusi, ez zaizue damutuko!