Gasteizko IKA
Gasteizko IKA
February 12, 2025 at 07:55 AM
💃🏻🎭 *DAB (Dantza, Artea, Bitartekaritza). Nun Zira?* Otsailaren 13an, ostegunean, 20.00etan. Izaskun Arrue Kulturgunean, Errementari kalea, 30. _Nun Zira?-k gizaki izateaz hitz egiten digu, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenera arte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza._ **Doan edukiera bete arte.* 🍣📚 *Sushi tailerra gazteentzat [12-18 urtekoentzat]* Otsailaren 15ean, ostiralean, 18.15ean. Gazte espazioan, Jesús Apellaniz Margolaria, 2. _Sushia gustokoa duzu? Tailer honetan sushia modu errazan prestatzen ikasiko dugu… Arroza nola prestatu, osagai ezberdinak betetzeko, borobiltzeko teknika, etab. Zatoz, ikasi eta gozatu! Ekintza honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da jasoko duzuen alergia eta intolerantzei buruzko galdetegia betetzea._ *Sarrera doan. Informazio gehiago:* https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_4dec151a_194b4e8b230__764 🎸🎤 *Klaustro Sounds, Eneritz Furyak* Otsailaren 16an, larunbatean, 19.00etan. Montehermoso kulturgunean. _HHH izeneko album berria aurkeztera dator. Melodia eta sintetizadoreen bidez sortzen dituen sinergietan uztartu egiten dira esperimentazioa, sustraiak, zarata eta gaurko gaiak. Disko honetan bere hastapeneko post-folketik urruntzen da Furyak, pop musikara –eta are dantzara— hurbilduta._ **Sarrerak eta informazio gehiago:* https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u17f7fc0_193d39b6406__5be4 ⛰️🚶🏻‍♀️ *[GEUREKIN MENDIRA]: Orixol 30 urte* Otsailaren 16an, igandean, 08.30ean. Mendizorrotzako aparkalekua. _Aurten, 30 urte beteko ditu taldeak, eta otsailaren 16an betiko mendi irteeraz gain (Orixol) urteurren polit hau ospatzeko Iturrietako sagardotegian bazkari bat antolatu dugu!_ *Bi aukera daude egunean egiteko, baina lehenengora gonbidatzen zaituztegu!*: - 8:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) + mendi irteera Orixolera + Iturrietako sagardotegian bazkaria. - 13:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) Iturrietako sagardotegian bazkaria. Buelta 18:00ak aldera izango da. *Autobusa jarriko da bi kasuetan. Aukera edozein izanda ere, *derrigorrezkoa da izena ematea* (bai mendi irteerarako bai sagardotegirako). *Informazio gehiago eta izena emateko:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/geurekin-mendira-izpizte/

Comments