Gasteizko IKA
Gasteizko IKA
February 19, 2025 at 08:06 AM
🇵🇸🗣️ *'Palestina, genozidio baten anatomia', Koldo Alzola* Otsailaren 19an, asteazkenean, 19.00etan. Izaskun Arrue Kulturgunean, Errementari kalea, 30. _Iazko urriaren 7a aurrekaririk gabeko genozidio baten abiapuntua izan zen Palestinan. Mark Pelmutter Nazioarteko Zirujauen Elkargoko presidenteordearen hitzetan, Gazako triskantza «historiara pasako da gizateriaren kapitulu okerrenetako baten modura». Mediku estatubatuar judu horrek hiru hamarkadako eskarmentua dauka munduan izan diren larrialdi humanitario lazgarrienetan, eta haren esanetan «misio horietan guztietan ikusi dudana aintzat hartuta ere, Gazako errealitate itzelak ez du parekorik»._ _Nolanahi ere, albiste hutsetatik harago, Isarelgo erregimen koloniala Palestinan burutzen ari den genozidioaren ikuspegi informatuagoa izateko, ezinbestekoa da gertakizun horiek euren testuinguru historiko eta politikoan aztertzea. Saio honetan Palestinako mende bateko kolonizazio historia eta azken urtebeteko genozidioa ulertzeko gako batzuk izango ditugu hizpide._ *Informazio gehiago:* https://iak.eus/ekitaldia/koldo-alzola-palestina-genozidio-baten-anatomia/ 🧘🏻‍♀️💆🏻‍♀️ *Masajeak [12-18 urtekoentzat]* Otsailaren 22an, larunbatean, 18.30ean. Gazte espazioan, Jesús Apellaniz Margolaria, 2. _Tailer honetan, gozatzeko aukeraz gain, masajeak egiteko teknikak ezagutzeko momentua izango da ere. Material ezberdinak erabiliko ditugu: pilota ezberdinak, lumak, gure eskuak, etab._ *Informazio gehiago:* https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_4dec151a_194b4e8b230__584 🗣️🚶🏻‍♀️ *[MINTZA-IBILALDIA] Armentiako basoa* Otsailaren 23an, igandean, 10.00etan. Arka plazako Ibiltarian. _Hilean behin eta igandeetan, mintzalagunok 2 ordutako ibilaldiak egiten ditugu Gasteiz inguruetan._ *Informazio gehiago:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/mintza-ibilaldia-armentiako-basoa-3/ 🍏🥩 *[MINTZA-TXOTX] Askartzako sagardotegia* Otsailaren 23an, igandean, 13.30ean. Valladolid kalea, 3. _Arabako sagardoa ezagutzen jarraitu nahi dugu Gasteizko Mintzalagunok eta horregatik, aurreko urtean bezala, Mintza Txotx irteera Askartzara egingo dugu, Trebiñu Konterriko herri txiki batera._ _Prezioa: 39€_ *Informazio gehiago:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/mintza-txotx-askartzako-sagardotegia-2/

Comments