Gasteizko IKA
Gasteizko IKA
February 26, 2025 at 07:21 AM
🗣️🐩 *'Nola hobetu etxeko txakur eta katuen elikadura?"', Zuri Segurolaren eskutik* Otsailaren 26an, asteazkenean, 19.00etan. Judimendiko gizarte etxean. _Etiketak irakurtzen eta pentsu eta janari heze motak bereizten ikasiko dugu. Oso aldaketa erraz eta praktikoen bitartez, gure txakur eta katuen elikadura nabarmen hobetu ahalko dugu._ *Sarrera doan edukiera bete arte. Informazio gehiago:* https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_53adebb3_19463d5b180__3675 🗣️🎤 *Bertso saioa: Irati Anda, Asier Otamendi* Otsailaren 28an, ostiralean, 17.00etan. Alde Zaharrean. _Inauterien programaren barruan. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatua_ 🎤🎸 *Zirkinik bez dantzaldia* Martxoaren 1ean, larunbatean, 23.00etan, Plaza Berrian. _Dantzaldia Zirkinik Bez taldearen eskutik._ 🧑🏻‍🎨📷 *GERNIKAK. BEGIRADAK erakusketaren irekiera ekitaldia* Martxoaren 4an, asteartean, 19.00etan. Izaskun Arrue Kulturgunean, Errementari kalea, 30. _Gernikak. Begiradak erakusketa Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK) izango da ikusgai martxoaren 4tik 27ra. Erakusketaren inaugurazio ekimena martxoaren 4an arratsaldeko 19:00etan izango da, martxoaren 3a den data berezi honen hurrengo eguna erreferentzia bezala hartuta. Erakusketaren inaugurazioan Xanti Arrieta, Maite Aristegi, Onintza Enbeita, Txema Ramirez de la Piscina eta Kirmen Uribek hartuko dute parte eta Eñaut Elorrietaren kontzertu txiki bat izango dugu._ _“Gernikak. Begiradak” erakusketa ezinegonetik sortu den begirada kolektiboa da. Gernikan 1937an izandako bonbardaketatik gaur arte zein gutxi ikasi dugun ikusarazten digun oihu erdiragarria. Izan ere, guk ezagutzen dugun Gernika horren atzean, beste hamarnaka, ehunka Gernika daude. Gehienak askoz ere bortitzagoak, askoz ere odoltsuagoak. Laztura. Izua. Heriotza. Basakeriaren oihartzun bipila helarazten dizkiguten toki-izenak dira: Malaga ezezagunagoak. Urrutikoegiak, agian? Zenbat Gernika, zenbat Hiroshima, zenbat Gaza berri jasateko prest gaude, gu XXI. mendeko lehen laurdenera iritsi garen munduko hiritar modernook gure besaulkitik zirkinik ere egin gabe?_ *Informazio gehiago:* https://iak.eus/ekitaldia/gernikak-begiradak-erakusketaren-irekiera-ekitaldia/

Comments