Zizurkilgo Udala
Zizurkilgo Udala
February 17, 2025 at 12:43 PM
*'Egin nirekin ere euskaraz!'* kanpainari ekin dio UEMAk. 🗣️ 👉Beste herrialdeetatik Euskal Herrira etorri, euskara ikasi, eta jendaurrean aritzen diren tabernariak, zerbitzariak eta dendariak dira kanpainaren oinarria, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua. 👉Euskarak kolore asko dituela eta herritar horiek guztiak euskaldunak direla nabarmendu nahi du kanpainak, azalaren kolorea edota bizilagunen jatorria askotarikoa izan arren. 🔗 https://labur.eus/EginEuskarazUEMA
👍 1

Comments