
Zizurkilgo Udala
175 subscribers
About Zizurkilgo Udala
Zizurkilgo Udalaren WhatsApp kanala
Similar Channels
Swipe to see more
Posts

📚Gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko hitzaldia emango du Nerea Mendizabalek, Komunikazio Ez Bortitzean adituak. 🗣️ Sema-alaben autoestimua elikatzen 🗓️ Maiatzak 27, asteartea ⏱️ 18:00 📍 Gaztezulo Zizurkil 📝 Izen-ematea: https://forms.gle/wygg3A1YuDE7AYLW7


⚾️ *PASAKAKO ZIMITERIO SARIA ~ FINALA* ⚾️ 📍Zimiterioa ⏱️ 12:00 🗓️ Larunbata, 24


🤝🌍 Senidetze Eguna 2025 Maiatzaren 31n Villabonan ospatuko dugu Aiztondo eta El Salvador arteko adiskidetasuna eta elkartasuna! 📍 EGITARAUA: 🕛 12:00 Harrera Instituzionala 🕧 12:30 Herri-harrera 🍽️ 14:30 Bazkaria eta ondoren kantaldia! 🎟️ Bazkariko txartelak salgai Egarrin!


🚨 *KALTEAK OTAÑO ESKOLAN* 🚨❌ Asteburuan jendea ibili da Otaño Eskola eremuan eta, bigarren astez jarraian, kalteak eragin dituzte. Hauxe zen argazkia atzo goizean: *edukiontziak iraulita, baratzako loreontziak lurrera bota eta apurtuta, inurritegia suntsituta eta landatutako barazkiak aterata.* Ekintza hauek errepikakorrak bihurtzen ari dira, eta egoerak *horrela jarraituz gero, eskolako eremua ixtera behartuta ikusiko gara.* Udalak errespetuzko elkarbizitza egiten jarraitzeko eta guztionak diren espazio komunak zaintzeko deia egiten die zizurkildar guztiei. *Joka dezagun errespetuz eta arduraz.* 🤝


Etxeko lorontzian bertan landatu daitezken sendabelarren bitartez osasuntsu egoteko erremedioak prestatzen erakutsiko duen saio teoriko-praktikoa eskainiko du Garbiñe Larreak 🗓️ Maiatzak 28, asteazkena 📍 Iriarte kultur etxea 💰 5€ 📝 Aurrez izena eman behar da 👥 15 pertsonako taldea osatu arte


 🐝Amaitu da Asiako liztorraren aurkako tranpatze kanpaina.🐝 📉Zizurkil izan da Tolosaren atzetik liztor erregina gehien atzeman dituen herria. Guztira, 420 erregina harrapatu dira herrian.  Helburu nagusia? Bertako erlea babestea eta biodibertsitatea zaintzea.  ⚠️ Gogoratu: liztor asiarraren habi bat ikusten baduzu, UDALTZAINEI jakinarazi behar diezu.  🔗 Albiste osoa: https://labur.eus/liztorasiarra Leer más


Gogoratu, gaur kaña bat gutxiago hartu eta gurekin atera paseotxo bat ematera👍 📢 Zizurkildarren mugimenduarekin bat egin behar dugu, denentzat onuragarria izango da! _Biala Zizurkil mugimendua_


Emakumeen borrokaren inguruko ikuspegi propioak ezagutzeko aukera izango dugu El Salvadorrekin dugun senidetzearen baitan, lehen eskutik. ✨Emakumeak gatazka militarretan 🎙️ Kenya Ramirez Ayala — "Gerrillera izan nintzen El Salvadorren" 🎙️ Karlos Almorza — "Emakumeen zapalkuntza Euskal Herriko azken gatazka militarretan" 📍 *Plazida Otaño Gela Balioanitza* 📅 *Ekainak 4,* asteazkena 🕖 *19:00*


*Bukalai* dantza taldearen ikasturte amaierako emanaldia eta *plaza dantzak*, gaur arratsaldean! 🙌🏻🎶 🕢18:00 📍Joxe Arregi plaza


📬Oporretan euskarazerako izen-ematea *ekainaren 2ra* arte dago zabalik. 🚸2013 eta 2021 bitartean jaiotako haurrentzat. 📝 Udal-bulegoetan edo udalaren egoitza elektronikoan egin daiteke izen-ematea. zizurkil.eus - Egoitza elektronikoa - Euskara atalean
