Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
May 29, 2025 at 11:06 AM
Kaixo, arratsalde on! Abisu zarrapada bat: - 💧 *Usabal* : Igandean zabalduko da kanpoko igerilekua, irailaren 20ra arte. Hemen berrikuntzak eta ordutegi aldaketaren xehetasunak. Jarduera eskaintza zabala ere izango du 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kirolak/igandean-abiatuko-da-usabal-kiroldegiko-udako-kanpaina - 🎾 *Berazubi estadioa* : tenis pistak konpontzeko lanak abiatu dira aste honetan. Aste batzuetan ezingo dira erabili. 👉https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kirolak/berazubi-estadioko-tenis-pisten-zorua-aldatzeko-lanak-abiatuko-dira-bihar - 🎵 *Musikherria* : Larunbat honetan ospatuko da. Tolosako auzo eta kale askotara iritsiko da musika. Hemen egitaraua 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/20-musika-talde-batuko-ditu-musikherriak-kaleko-musikaren-festak - 🎺 *Musika eskola* : izena eman nahi? Matrikula kanpaina martxan da jada. Hemen datak eta egin beharrekoak: 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/astelehenean-abiatuko-da-eduardo-mocoroa-udal-musika-eskolako - 📚 *Euskaltegia* : Kasu honetan aurretiaz izena emateko epea zabaldu da. Irailean izango da matrikulazio garaia. Hala ere, orain izena ematen dutenek lehentasuna izango dute. Hemen informazio guztia 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/astelehenean-irekiko-da-aitzol-udal-euskaltegian-aurretiaz-izena - 🧠 *Adinekoak* : Ekaina eta abendua bitartean, kognizio-kaltearen prebentziorako estimulazio-saioak izango dira Tolosan. Arrakasta izan zuten iaz. Izen-ematea zabalik da: https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/gizarte-zerbitzuak-eta-osasuna/ekaina-eta-abendua-bitartean-adinekoen-kognizio-kaltearen Egun ona izan!
👍 2

Comments