Tolosako Udala | Euskara
Tolosako Udala | Euskara
June 4, 2025 at 04:20 PM
Kaixo, arratsalde on! Hemen azken egunotako berriak: - 🏀 *Patioak* : Herrikide ikastetxeko jolastokia ere irekiko da asteburuetan. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/euskara-eta-hezkuntza/herrikide-ikastetxeko-patioa-ere-irekiko-da-asteburuetan - 🤲 *Zaintza* : Tolosako Zaintza Ekosistemaren Diagnostiko Partekatua aurkezteko ekitaldia izango da, ekainaren 11n. Tolosako zaintza-beharrak modu integralean aztertu eta identifikatu dira, modu parte hartzailean. Ondorio nagusien eta erronken berri emango da: 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/komunitatea-eta-gobernantza/tolosako-zaintza-ekosistemaren-diagnostiko-partekatua-aurkeztuko - 🚦 *Trafikoa* : Dama Berdeko biribilgunearen inguruko trafikoa arintzeko semaforoak itzali dira; oinezkoen segurtasuna indartzeko, berriz, argiztatutako seinaleak eta oztopoak jarriko dira errepidean 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/udaltzaingoa-herritarren-segurtasuna-mugikortasuna-eta-garraioa/dama-berdeko-biribilgunearen - ⚖️ *Osoko bilkura:* Hemen maiatzeko plenoko erabakien laburpena: 3,7 milioi euroko kreditu aldaketa onartu du udalbatzak. 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/idazkaritza/maiatzeko-osoko-bilkura-37-milioi-euroko-kreditu-aldaketa-onartu-du-udalbatzak - 🎞️ *Zinea* : Zinezaleen iritziak bilduko ditu Kultura Sailak 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/kultura-festak-eta-gazteria/zinezaleen-iritziak-bilduko-ditu-kultura-sailak Ondo bukatu eguna

Comments