
Tolosako Udala | Euskara
June 14, 2025 at 05:25 AM
Egun on. Atzoko euriteen ondoren, honakoa da egoera:
- Larrialdi zerbitzuak eta Herri Babeseko boluntarioak lanean aritu dira gau osoan zehar, ur-bonbekin ura xurgatzen eta bideak garbitzen. Une honetan ia bide gehienak zabalik daude. ❌ Montezkueko bidea (Soldadu kalera bidean), San Esteban 50 parean eta Zumain tunela (Apattara doana) itxita daude.
- ⚠️Luiziak izan dira herri bide batzuetan. Horregatik Udaltzaingoak arreta eskatzen du zenbait puntutan: Izaskunerako igoeran (klinikako aldapan), Pisuaga baserriaren inguruan, Aldabarako bidean, Iparragirre auzotik San Blas auzora igotzeko aldapan, eta landa-auzoetako bideetan.
- 🚸Oinezko bide eta espaloi ugari lokaztuta daude. Garbiketa zerbitzuak lanean dabiltza jada, nahiz eta kosta egingo den egoera bere onera itzultzea. Horregatik, ahal den neurrian, lokaztutako guneak ekiditeko dei egiten da.
- 🅿️ Ezohiko egoera izanik, zenbait plazatan aparkatzea baimenduko da, bihar arte.
- 🚨 Udaltzaingoaren telefonoa (943 67 58 58) laguntza edo larrialdi kasuetarako bakarrik erabiltzeko eskatzen da.
Goizean zehar bestelako argibiderik beharko balitz, jarraituko dugu horien berri ematen.