
Tolosako Udala | Euskara
June 16, 2025 at 04:56 PM
Kaixo! Azken egunotako egoeraren aurrean, ohar batzuk:
- 🧹 Gaur goizeko lehen ordutik garbiketa lanak egiten jarraitu da. Asteburuan lehentasuna izan da luizien ondorioz blokeatuta geratu ziren bideak irekitzea, eta segurtasun arazoak ekiditea. Gaur lan horietako batzuk ere egin dira. Kale-garbiketa eta lorezaintza zerbitzuek ondorengo egunetan lan sakonagoak egingo dituzte eremuz eremu.
- ⚠️ *Bihar Igeralde eta Bizkai* kaleetan arituko dira garbiketa lanetan (bereziki Telefonicaren eraikinaren inguruan). Horretarako, autoak kendu beharko dira. Denbora emango balu, *Amarotzen* (17-19 zenbakien ondoko aparkalekuetan) ere arituko dira; bestela, etzi. Han ere ezingo da aparkatu bihartik aurrera.
- 🎥 *Leidor* normaltasunera itzuliko da, eta programatutako emanaldiak egingo dira.
- ⁉️ *Enpresentzako* galdetegia jarri du martxan Tolosaldea Garatzenek, kalteak neurtzeko eta laguntza koordinatzeko.
- Informazio osoa 👉 https://udala.tolosa.eus/eu/berriak/udaltzaingoa-herritarren-segurtasuna-mugikortasuna-eta-garraioa/euriteak-sortutako-kalteak
Azken egunak konplikatuak izan dira eta ondorengo egunetan ere lan asko dago egiteko, baina horretan jarraituko dugu. Dena dela, modu batera ala bestera laguntza eman duzuen guztioi eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. *Mila esker* !