Zizurkilgo Udala
Zizurkilgo Udala
May 27, 2025 at 07:55 AM
🚨 *KALTEAK OTAÑO ESKOLAN* 🚨❌ Asteburuan jendea ibili da Otaño Eskola eremuan eta, bigarren astez jarraian, kalteak eragin dituzte. Hauxe zen argazkia atzo goizean: *edukiontziak iraulita, baratzako loreontziak lurrera bota eta apurtuta, inurritegia suntsituta eta landatutako barazkiak aterata.* Ekintza hauek errepikakorrak bihurtzen ari dira, eta egoerak *horrela jarraituz gero, eskolako eremua ixtera behartuta ikusiko gara.* Udalak errespetuzko elkarbizitza egiten jarraitzeko eta guztionak diren espazio komunak zaintzeko deia egiten die zizurkildar guztiei. *Joka dezagun errespetuz eta arduraz.* 🤝
Image from Zizurkilgo Udala: 🚨 *KALTEAK  OTAÑO ESKOLAN* 🚨❌  Asteburuan jendea ibili da Otaño Esko...

Comments