Zizurkilgo Udala
Zizurkilgo Udala
June 10, 2025 at 01:42 PM
🟡 *ABISU HORIA* 🟡 🌧️ 🌡️ *ARRISKUA: EURIA ETA BEROA*🌡️🌧️ *Asteartea, ekainak 10:* 🌡️Arratsaldeko 13:00etatik 19:00etara, tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean eta 31 ºC ingurukoak Kantauri barnealdean. 🌧️ Arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake eta zenbait lekutan handiak izan daitezke, bereziki mendebaldean. Zaparradekin batera txingorra (2-4 cm ingurukoa) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-90 km/h). *Asteazkena, ekainak 11:* 🌡️ 12:00etatik 18:00etara, tenperatura maximoak 32 ºC ingurukoak izan daitezke kostaldean eta 33 ºC ingurukoak Kantauri barnealdean. Goizaldean tenperatura baliteke 19 ºC-tik ez jaistea kostaldean, 18 ºC-tik Kantauri barnealdean. Eguerdi inguruan haizeak hego-osagaitik iparraldera egingo du. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da eta tenperatura jaitsaraziko du. 🌧️15:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak bota ditzake eta zenbait lekutan handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (2-4 cm ingurukoa) egin dezake eta haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (70-100 km/h).
Image from Zizurkilgo Udala: 🟡 *ABISU HORIA* 🟡 🌧️ 🌡️ *ARRISKUA: EURIA ETA BEROA*🌡️🌧️  *Astear...
👍 1

Comments