Gedar.eus
Gedar.eus
June 20, 2025 at 05:59 AM
⚠️ Iruñeko Alde Zaharrean, Jarauta kalean, *atzorako ezarrita zegoen etxegabetzea gauzatzen ari dira*: Sadaha izeneko andre bat eta bere semea botako dituzte euren etxetik. Bizilagun batzuk balkoietara atera dira: "Vecina, despierta, desahucian en tu puerta" oihuak. Inguruko kaleak moztu ditu Poliziak, eta atari barruan dira jada segizio judiziala eta sarrailagile bat, udaltzainek lagunduta.

Comments