Gasteizko IKA
Gasteizko IKA
May 28, 2025 at 08:20 AM
*MAIATZAK 30, OSTIRALA* 🎬🍿*[ZINEZ] 'Handia'. Proiekzioa + solasaldia* 19.00etan, Florida Zinemetan. Handia, 2017. urtean Jon Garañok eta Aitor Arregik idatzi eta zuzendutako euskal filma da. ZINEZ, euskarazko film-zikloaren eskutik filmaren proiekzioa eta Eneko Sagardoy aktorearekin solasaldi bat izango dugu. *Sarrera: 2€* *Informazio gehiago:* https://geuelkartea.eus/ekitaldia/zinez-handia/ *MAIATZAK 31, LARUNBATA* 🎤🎸*[Kontzertua] Moxal ta Miren Narbaiza* 13.30ean, HellDorado Aretoan, Venta de la Estrella 6. 'Nabar' Moxalen hirugarren lan luzea da. Gaur egun, Miren Narbaizak perkusioa, teklatu eta ahotsarekin laguntzen dio. *Sarrera: 12€* *Informazio gehiago:* https://helldorado.net/evento/moxal-ta-miren-narbaiza/ 🎤🎸 *[Kontzertuak] Halabedi Rock* 18.00etan, Gasteizko Gastetxean. Halabedi irratiko uhinetatik zuzenean Gasteizko Gastetxera, Halabedi Rocka! 6 banda, 6 estilo eta musika topagune egiteko hamaika arrazoi. Domeka, Bëlaño, Mehatxu, Humane, Buridan eta Birkit. *Informazio gehiago:* https://www.instagram.com/p/DHRTWo9KSQf/ 🎤🎸*[Kontzertua] Aingura* 20.00etan, Garraxi tabernan, Aiztogile kalea, 55. Nafarroako punk-rock taldea. *Sarrera doan*

Comments