Gasteizko IKA
Gasteizko IKA
June 12, 2025 at 07:27 AM
*EKAINAK 12, OSTEGUNA* 🗣️🖼️🏠 *[BISITA GIDATUA] Errekaleor auzoa eta muralak* Errekaleorreko sarrerako murala, 18.30ean. _Errekaleor auzoko muralak eta auzoko sekretuak ezagutuko ditugu auzokide baten eskutik._ _Informazio gehiago eta izena emateko:_ https://geuelkartea.eus/ekitaldia/bisita-gidatua-errekaleor-auzoa-eta-muralak/ *EKAINAK 14, LARUNBATA* 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'LJ 75', Cia Barsanti* Santa Barbara plaza, 18.00etan. _Zer dago LJ75en atzean? Zeintzuk dira bere benetako asmoak? Nor dira oraindik inork ikusi ez dituen "eragin handiko sustatzaile" horiek?_ _Inguruan ditugun populismoen arriskuaz mintzo zaigu komedia hau. Ez, ez gara ari zuri buruz, lasai..._ _*Antzerkia. Umorea_ *Sarrera doan* 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'Marmarra', Atx teatroa* Arka plaza, 23.00etan. _Marmar beldurgarri baten mehatxua heltzen zaigu gizartearen ahots, desira eta ametsen artetik, oharkabe pizten eta handitzen doan marmarra, gure bihotzetan izenik gabe hazten ari den ezinegona. Gure erantzuna biziaren aldeko garrasi bortitza da._ _*Molde eszeniko berriak_ *Sarrera doan* *EKAINAK 15, IGANDEA* 🤹🏻‍♀️🎨🎸 *Araba Euskaraz jaia* Mendizorroza, Prado eta Armentia ikastola, egun osoa. _Arabako Ikastolen jaia. Aurtengoa, Bastida ikastola laguntzeko egingo da._ _Tailerrak, jolasak, herri kirolak, kontzertuak..._ *Doan. Ikusi egitaraua:* https://arabaeuskaraz.eus/sites/default/files/pdf_dokumentuak/2025-06/AE25-ESKUORRIA-Gasteiz.pdf 🗣️🎭 *[KALDEARTE] 'Manttalingo alaba'* Santa María plaza, 12.00etan. _Mikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatu nahi izan ditu._ _2023ko Chanpourcin Ernestina saria irabazi zuen Manttalingo alaba liburuan oinarritutako abesti, dantza eta poema sorta._ _*Poesia. Musika._ *Sarrera doan*

Comments